XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HAURRENTZAT Choria eta sugea Chirulariak baino ederkiago, haizea lasterka baino errechkiago, errechiñoletak zuen kantatzen.

Burua gibelerat uzkalirik, zintzurra zabaldurik, ari zen kantuz.

Choragarria, charmegarria zuen bere tzat pensatzen eta sekulan baino gorago bere kantua botatzen.

Bainan ez othe da pena bakotchak beretzat atchikitzea holako dohain ederra?.

Mundu zabalari adi-arazi nahi du bere boza.

Ez othe da zuzen, halere, lehenik oihaneko nagusiari entzun-araztea kantu eder horiek?.

Erregen erregeri, diot iguzkiari.

Hegal-kolpe batez, chimichta baten pare, errechiñoleta horra nun den, haren aintzinean, bere botere guziaz kantuz ari.

Nola egon gogor zeruko boza horri?.

Iguzkia bilha dabila oihaneko arbola gorenaren eta ederrenaren, adichkide berri horri etche eder bat eskaintzeko.

Lanho ilhun baten gibelean, hilargia zagon pentsaketa, jelosiaz lehertua.

Zonbat aldiz ez zion iguzkiari jakin-arazia harekin bi solasen egitea plazer lukela!.

Eta hura agertu orduko, iguzkia ihesi, sekulan ezin elgar ikus.

Eta orai, chori tchar purchila batek bi chichturekin haren bihotza hunkitu?.

Eta iguzkiak berari ahal bezain urbil atchiki nahi?.

Holakorik ez! Galdegiten du bere mezularia, haize chirrinda biphil bat, eta igortzen erregearen ganat: Zoaz, othoi, eta errakozu iguzki ene adichkide maiteari ene amodioak hau manatzen dautala: haren abisatzea errechiñoleta hartaz trufatzeko ari zela kantuz.

Hura etzan orduko aditu eta ikusi dutala irriz eta burlan.

Iguzkia sartzen da hasarre itsusi batean.